Páginas

paper zorroa

IKASTEN izeneko blog hau, nire ikaskuntza bidea eraikitzen joateko trena izango da.   

Haur Hezkuntza graduko lehen urtean, didaktika orokorreko ikasgaian lantrena izateaz gain, ikasten ikasteko gunea bihurtuko delakoan nago.

Eginez ikasteko aukera paregabea dela iruditzen zait eta gelakide zein edonorentzat irekia izango da.

ONGI ETORRI  gunera, bertako onena zuekin partekatzen dut  eta iruzkinak egitera  gonbidatzen zaituztet.

Atal honetan idazteko ditudan zailtasunak gainditzeko nahiarekin, lehen pertsonan idaztea erabaki dut, horrela blogean nire pentsamenduak eta hausnarketa pertsonalak erregistratuta  geratuko dira.

Psikologiako irakurgai dudan testu batean, Schunk ek dio, ikasleek bere  abilezi eta ezagutzaren loturak nola gauzatzen dituen behatuz, bere garapenaren urratsak ikus daitezkeela, hasierako beldurretik eta gabezietatik urrunduz, emaitza onak ikusteraino.   Nik nire ideiak eta ezagutzak lotu eta behatu ahal izateko,  gune honetan idatzizko erregistro bat egiten hasiko naiz. Beti ere idazterakoan ideiak antolatu eta kontzientzia  lantzeko asmoz.

Askotan ekintzak modu automatikoan egiten ditut , kulturalki niretzat “normalak” direnez,  ondorioetan hausnartu gabe eta gaian sakondu gabe jarduten naiz,  baina irakaskuntzan jardun behar dudan heinean, begiradak haratago joan behar du. Nire normaltasunean jardun ordez errealitatean kokatu behar naiz , aniztasunaren kontzientziaz jabetuz eta errespetatuaz.

Hezkuntza, gizarteratzea eta kultura erlazioaz haustatzerakoan, beraien arteko lotura normala ikusi nuen, hau da, hezkuntzaren helburutako bat da gizakia gizarteratzea eta kultura bat barneratzea. Baina irrati saio batek, hezkuntzaren soziologian ikasgaian aztertuta gogorarazi dit , hau da,  gaur egungo hezkuntza sistema,  gizarte maila sozial ertain eta kultura zehatz baten beharrak asetzeko diseinatuta dagoela, beraz, “normaltzat” jotzen dudanetik urrutiagora  begiratzen ikasi behar dut eta hori ikaskuntza prozesua denez, nire kontzientziaren kontzientziaz jabetzen hasi naiz.

 Alde batera eta bestera begiratzean dudanean, posizio neutralean nagoela pentsatu ohi dut, baina kontuz, sistema barnean funtzionatzen dudan unetik, funtzionatzeko kulturalak diren mekanismo batzuetan oinarritzen naiz, batzuetan aukeratutakoak izanen dira (alderdi ez neutrala) eta besteetan inkontzienteki egiten ditudanez, haurrekin zein beste taldekideekin aritzekoan ezkutuan dauden ideia edo kontzeptu horietan jausi behar naiz, horrela ezkutuko curriculum hori agerira aterata eta kontziente izatera pasatzean modu objektiboan landu ahal izango ditut. Horrela funtzionatzeko hausnarketak uneoro egin behar ditut eta ekintzen kontrola izan.

 Curriculum- az entzutean beti inposatutako dokumentu bezala hartu izan dut baina orain pixka bat aztertzean eta motak ikustean ohartu naiz, aurreko guztiarekin lotuaz, idatzizko dokumentuak baino gehiago kezkatzen nauela idatzi gabekoak. Curriculum irekiak eta itxiak hor daude denon eskura, aztertu daitezke, hausnartu ere bai, orokorrean ideia oso orokorrak azaltzen dira eta erabilgarriak dira guztientzat, beraz  ezer berririk ez da inposatzen. Beraz inposatuta sentitzen dudana, limiteak jartzen  dizkidana, ez ahal da kultura bera?  Nik kultura nagusiaren partaide naizenez, nire baloreak, ohiturak, hizkuntza, erabiltzen ditudan kodigoak “ normalak” direnez, ez naiz beraietaz ohartzen, beraz ezkutuko eta curriculum ausentea erabiltzen ari naiz modu inkontziente batean.  Hori da beldurra ematen didana, inkontzientean jardutea. Hezkuntza, sistema aldatzeko erabili dezakegu, bai, baina eskoletatik kanpo beste mundu erreal bat dago, gauzak ezin dira aldatu orokorrean, pixkanaka, gizartean, norberak bere jokabidean aldaketak egitez,nor bera aldatuaz, alda daiteke zerbait.

Hezkuntzari dagokionez, ni hasi naiteke, nire iritsi kritiko bat eraikitzen, lehenik ohartu behar dut zertaz ez naizen ohartzen, edo “normala” den hori guztia, ez dela guztientzat hain normala jabetzen, beraz hori ikustea bakarrik eta besteak errespetuz tratatzeak  aldaketa txikiak ekar dezake. Guzti hau oinarrizko elementuetatik hasi eta beste arlo guztietan aplikatu daiteke. Adb: Haur bat eskolaratzeko matrikulan, lehenik aitaren izena eta ondoren amaren izena eskatzen da, modu honetan guraso heterosexualak dituztenak bakarrik aipatzen  dira. Zergatik ez  ipini haurraren 1. titularra eta 2. titularra? Modu honetan harrera familiako gurasok, mota desberdinetako gurasoakk eta eredu guztiak kontenplaturik geratzen dira. Guztienganako errespetu bat sustatzen da. Pixkanaka –pixkanaka, pauso txikiak emanez, bide bat egin dezadala jabetzea eta horretarako nire burua iritsi kritikoz begiratzea ezinbestekoa da.

 Iraultza handietan ez dut sinesten, gero eta argiago dut nork bere inplikazioa
sortu behar duela aldaketa bat egin nahi duenean. Niri ez dit balio sistema barnean nagoenez, bertan gertatzen den guztia onartu eta ni ere bide berdinetik joateko erabakia hartzeak. Hezkuntza sistemaren aurrean, nik ezin dut iraultza egin eta aldaketa handiak lortu, baina bai nire inguruan, haurrekin aritzean, egunerokotasunean aldaketa txikiak eginez, haurrak errespetatuz eta beraiengan pentsatuz gertatzen den aldaketa txikiena ere, aldaketa handia eta aurrera pauso bat izango da.


Urteko programazioak markatuko du  bidea, aurretik prestatutakoa  bidearen haria izango da, hezkuntzan noraezean ezin dut  ibili, helburuak  garbi izan behar ditut eta horiek lortzeko bidea zein izan behar duen ere garbi izan behar dut (edukia, metodologia, ebaluazio irispideak...) eta guzti hau programazioak markatuko du. Baina ez dut ahaztu behar egunerokoan haurrekin egoterakoan beraien  behar berriak  sortzen joango direla. Irakaslearen zeregin nagusia behar horiek ikusi, entzun eta intuitzeaz gain, beharrak asetzea, lantzea eta laguntzea izango da. Nire lagun irakasle Cesarek dioen moduan irakaslea arinaiztarra izan behar du. Arinaiztarzunean ari den irakaslea, egunerokotasunean hor dago, argi, gogoz, lanean eta ahal duen onenean bere bidea egiten, baita haurrei berea egiten laguntzen ere. Hau guztiarekin esan nahi dudana da programazioak bidearen hari jarraitzailea izanik, egunerokotasunean oinarritu behar dudala eta egoerak eskatzen duenean,  desbideratu naitekeela, malgua izanik. Arauak, formak edo aurretik prestatutakoa hautsi ditzaket baina horretarako formala eta zuzentasunaren nondik norakoak garbi izan behar ditut. Nik programazioa egiterakoan bere egitura eta funtzioak zen diren argitzen asko lagundiko dit,modu honetan  nire eredua garbiago eraikitzen joango  naizelakoan  nago.

 Zenbat eta sakonago joan programazio zein unitate didaktikoa diseinatzen (klase ariketa moduan), ohartzen naiz eskoletan sortuta dagoen materiala erabiltzen dela, argitaletxeak diseinatutakoak eta eskolak edo irakasle taldeak aukeratutakoak,  beraz, irakasle berria naizenean  moldatzen eta egoera zein errealitate berrira egokituz  nire eredu propioa landu dezaket baina orain ez, aritu ez naizenez eta errealitatea zein izango den jakin gabe ezin dut nire erakuste mota zein izango den definitu.
 
Garbi dudana da irakasle izatean arinaiztar eta kritikoa izan nahi dudala, ekimenen bidez egunerokotasunean bizitzarako behar ditugun elementuak  oinarri izanik. Mikel Laboak Zilbor hesteak abestian dioen moduan “... mutil – zaroan eskoletara bidali bizitzarako armak hartzearren...”. Irakasleok bizitzarako prestatzen lagunduko diegu haurrei, hori baita irakaslearen bete beharra eta nahia.
Zer da bizitza? Zeintzuk dira arma horiek? Zein da bizitzaren funtzioa? Galdera sorta ugari sortzen zaizkit bizitzari buruz eta  erantzun ugari aurkitu ditut. Hausnarketa hauek blogean idazten jartzen banaiz, paper zorroa bukaezin bilakatuko da eta  nire asmoa amaitzea da.
 Paper zorro honen azkena iritsi da, baina guztiok hausnarketarako  Xabier Leteren hitzak eta Laboak abesten duen abestian bizitzako zentzua honela definitzen dute, ni adoz nago eta zuekin partekatu nahi dut:
                                                  
 Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
burruka hortan bizi da eta hori du bere egia.
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
jakintza eta argia; bide ilunak nekez aurkitu
lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak : gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.

Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
beren bizitzen edargai; diru zakarrak bihotzik eztu,
lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain.









7 comentarios:

  1. Kaixo Aitzpea, goiko idazkiaren azken lerroan laburtzen duzu paper-zorroaren funtsa. Onena besteekin konpartzeko asmoa izatea, ederki! Hortik doa gauza, animo beraz!

    ResponderEliminar
  2. Arinaiztarra, zenbat gauza ikasiko dudan nik ere zuekin! Ez dut inoiz hitz horren berririk izan, zer da bailarako terminoa agian? Cesarrek asmatutako zeozer? Nondik dator hitz hori?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Cesarrek bere hizkuntza propioa asmatzen du bere egoerak, izaera etbr .... deskribatzeko. Irakaslea da bokazioz eta horrelako erlazioak egiten ditu, ala eta guztiz ez da hitz polita? esanguratsua?

      Eliminar
    2. Hona hemen Harluxet hiztegiak dioena:
      arian
      adb. Arituz, ekinez. Etengabe arian ari den ekaitz-erauntsia. • ARIAN-ARIAN. Pixkanaka-pixkanaka, ekinez. Harririk gogorrena zulatzen du arian-arian ur-tantak.
      Guztiz ados Aitzpea zure laguna Cesarrekin, uste dut ezinbesteko aditza dela irakasle jardunean eta baita bizitzan ere, "Ni naizenez ari naiz". Oso hitz polita eta gogoan izatekoa, ea arinaiztartzen naizen arian-arian... ;-)

      Eliminar
    3. Marik beste komentario bat egin du baina ez da blogean azlatzen,beraz, atal hontan sartzen dut Mariren gogoeta:
      Aurrekoan lagun batek planktona zer zen galdetu zidan. Landareak dira, animaliak? Hortaz hitz egiten egon ginen zerbeza bat hartzen genuen bitartean... Ba omen dago plankton mota bat argia egiteko gai dena eta nire lagunak udako gau batean ikusi zuen hondartza batean bainua hartzen zuela. Zertarako egiten dute argia? Galdera asko gelditu ziren zintzilik eta etxean bueltan gehiago jakin nahian informazio bila aritu nintzen sarean. Hitzak jatorri grekoa omen du eta noraezean dabilena esan nahi du (del griego πλαγκτός, planktós, "errantes"). Ur azalean, itsasoaren korronteen menpe dauden organismo txikiak osatzen dute planktona. Borondate propiorik gabe ibiltzen dira, haize eta korronteen laguntzaz mugituz batetik bestera.
      Atzoko afariak gaizki egin zidala pentsatzen ariko zara honezkero...
      Zure lagunak asmatutako "arinaiztar" hitzak lotura honako lotura ekarri dit burura. Planktona izatea aukera dezakezu, gizartearen korronteen menpe alde batetik bestera norakorik gabe ibiliz edo.. "arinaiztar" izatea aukeratu, zure norabidea aukeratuz batzutan aurrera besteetan atzera... Orduan "plankton" ala "arinaiztar"? Jo! kanpainan gaudela dirudi...kar, kar tarteko aukerarik edo alternatibarik ote dago?

      Eliminar
    4. Aurreko komentarioak zer pentsatua eman dit, alde batetik arinaiztarraren alderantzizkoa planktoaren ibilbidea izan daiteke (Marik dioen moduan)noraezean doan organismoak direlako. Arinaiztarraren alderdi negatiboa edo ez kritikotik begiratuta Planktonaren noraezeko ibilbide berdintsua da,aritu aritzegaitik edo nor bere burua salbatzeagaitik, sisteman eroso akomodatzea izango da helburu. Baina planktonaren arinaiztartasuna edo alderdi positibora begitatzen badugu, bereala ikusiko dugu sistemak irauteko behar behearrezkoa dela planktona elikagaia delako.
      Ondorioz, hezkuntza sisteman planktona bezala alderdi batera ibili gaitezke arinaiztarrak izanik, baina gehien behar gaituzten elikagai izanez eta ez parasito moduan jokatuz. KONTUZ, korrenteak ur arriskutsuetara eraman gaitzake, irtenbiderik gabeko zurrunbiloetan sartu eta nahi ez dugunen elikagai bihurtu.Beraz izan gaitezen sistemaren mikroorganismo(planktonaren moduan) txikiak baina kontzientzi kritikoarekin eta bihotz handiarekin arinaiztarrak.

      Eliminar
  3. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar