Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutrala izan gaitezke?
Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutralak ezin gara izan, helburu eta edukiak definitzen diren unetik, irispide batzuetan oinarritutako aukeraketa bat egongo da, beraz, neutrala ez da izango. Are gutxiago hezkuntza sistema agintari politikoak, beraien interes politiko eta ekonomikoaren arabera araututako sistema baldin bada.
Ikasgai batzuk zehaztea eta beste batzuk baztertzeak, mota bateko edo besteko hezkuntza bultzatzea dakarrenez, irakaskuntza determinatu egiten du ,beraz ez da neutrala. Irakasle bat ere, bere ikasgelan gai edo eduki batzuk lantzea proposatzen duenean , interes batzuen arabera, bere helburuak, edukiak eta prozedurak zehaztu egiten ditu. Aukeraketa bat dagoenean bideratu egiten da, neutroa ezin da izan.
Zein da neutrala eta objektibo arteko desberdintasuna?
Neutrala izango da definitu gabea edo gutxi zehaztutako objektu edo egoera bat, ez alderdi bateko ezta bestekoa ere, ez kolore batekoa ezta bestekoa ere.
Objektiboa aldiz, egoera edo objektuaren nolakotasuna definituko digu. Egoera den bezala adieraziko du, gorria baldin bada gorria dela esango du. Irakasleak edozein gai, egoera landu dezake bere iritzi pertsonala eta aurreiritziak nahastu gabe, edo egoeraren alderdi guztiak(salbuespenik gabe) azaltzen dituenean, kasu horretan objektiboa dela esaten da.
Nire ustez, hezkuntzan eta irakaskuntzan ari dena, neutrala ezin du izan eta objektiboa izan behar du. Horrek ez du esan nahi irakasleak bere iritzia ezin duenik eman, kontrolpeko egoera batean eta errespetuz,bere iritzia eman dezake.
Gai honen harira galdera bat datorkit, posible al da irakasle bat beti objektiboa izatea?
viernes, 17 de febrero de 2012
Hezkuntza, gizarteratzea, kultura
Klasean egin zen talde ariketan, hezkuntza, gizarte eta kultura hitzak, guri egokien iruditzen zitzaigun ordenan ipini genituen, taldean ezadostasunak sortu ziren eta ondoren gelakideekin eztabaida sortu zen galdera bera, gaizki formulatuta zegoelako.
Termino guztiak elkar erlazionaturik egotean, nor berak bere orden “ egoki” eta ikuspuntua defendatu zuen eta hori taldeko karpetan islaturik geratu da.
Ariketa honen beste alderdia bakoitzak hezkuntza, kultura eta gizarteratzearen definizioa ematea izango da , beraz nire definizioak honakoak dira:
Hezkuntza: Ikaskuntza irakaskuntza eta soziala bidez, gizakiak bere gaitasunak garatu eta ingurunearekin erlazionatuz, gizartean bizitzeko prestaketa prozesua bideratzen duen bidea da.
Gizarteratzea: Gizakia dagokion gizartearen ( giza taldearen) kide aktiboa izateko egin behar den pausoa da .
Kultura: Gizakiak herri edo komunitate batean ikasten dituen arau, jokamolde, ezagutza zientifiko, artistiko, erlijiosoak, etab biltzen dituen giza egitura da.
Definizio hauek orokorrak dira, eta elkarren arteko lotura aztertzeko xehetasun sakoagoetan hausnartu behar da. Hori aberasteko asmoz, hemen gehitzen dudan irrati solasaldi bat. Eusko Jaurlaritzako immigrazio plan berriaren harira, hezkuntza sisteman dauden gizarteratze arazoak aztertzen ditu eta egungo aniztasun kulturalak eragindako egoerari buruz aritzen dira.
http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/830842/eusko-jaurlaritzaren-inmigrazio-plana--solasaldia/
lunes, 6 de febrero de 2012
Hezkuntza eremuak
Hezkuntzaz hitz egiten dugunean hiru eremu ezberdin mailakatzen ditugu, formala, ez formala eta informala. Haur Hezkuntzako irakasle tituludunak izanik, 0-6 urteko haurrekin arituko gara hezkuntza sistema barneko ikastetxe publiko, pribatu edo kontzertatuetan, hau da hezkuntza formalean.
Hezkuntza garapena prozesu jarraitua denez, prozesuan eremu guztiek esku hartzen dute, nagusiki eredu batean jarduteak ez du esan nahi beste eremuak kontuan hartu behar ez direnik, bata bestearen osagarri direla ikusten dugun unetik eremu guztietan esku hartuko dugu.
Haur Hezkuntzako etapa (0-6) hezkuntza sistema barne dagoen arren, haurrak eskolaratzea ez da derrigorrezkoa, hezkuntza sistematik kanpo ere haurrak hezi daitezke, guk gure eskola alternatibo bat sortu dezakegu, sistematik kanpo egongo litzakeena, kasu horretan, hezkuntza formaletik kanpo arituko ginateke, hezkuntza eredu ez formalean.
Gu irakasle izatera iristen garenean, hezkuntza formalean jardutea izango da ohikoena, baina egungo egoeran hezkuntza politika nola dagoen ikusirik eta zer norabide hartzen ari den kontuan izanda, hezkuntza formaletik kanpoko aritzeko hautazko aukerak aurreikuste ezinbestekoa egiten zait. Ondorioz, hausnarketarako gonbitea zabaltzen dizuet irakurle guztioi.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)