Hezkuntzaz hitz egiten dugunean hiru eremu ezberdin mailakatzen ditugu, formala, ez formala eta informala. Haur Hezkuntzako irakasle tituludunak izanik, 0-6 urteko haurrekin arituko gara hezkuntza sistema barneko ikastetxe publiko, pribatu edo kontzertatuetan, hau da hezkuntza formalean.
Hezkuntza garapena prozesu jarraitua denez, prozesuan eremu guztiek esku hartzen dute, nagusiki eredu batean jarduteak ez du esan nahi beste eremuak kontuan hartu behar ez direnik, bata bestearen osagarri direla ikusten dugun unetik eremu guztietan esku hartuko dugu.
Haur Hezkuntzako etapa (0-6) hezkuntza sistema barne dagoen arren, haurrak eskolaratzea ez da derrigorrezkoa, hezkuntza sistematik kanpo ere haurrak hezi daitezke, guk gure eskola alternatibo bat sortu dezakegu, sistematik kanpo egongo litzakeena, kasu horretan, hezkuntza formaletik kanpo arituko ginateke, hezkuntza eredu ez formalean.
Gu irakasle izatera iristen garenean, hezkuntza formalean jardutea izango da ohikoena, baina egungo egoeran hezkuntza politika nola dagoen ikusirik eta zer norabide hartzen ari den kontuan izanda, hezkuntza formaletik kanpoko aritzeko hautazko aukerak aurreikuste ezinbestekoa egiten zait. Ondorioz, hausnarketarako gonbitea zabaltzen dizuet irakurle guztioi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario