Páginas

domingo, 25 de marzo de 2012

Udarako ikastaroak


Aste bukaera honetako eguraldia gozatzerakoan udaberri bate betean gaudela ikusi dut,  mimosak loratzen lehenak izanik aspaldian daude bere edertasuna guri eskaintzen. Beste hainbat zuhaitz eta landare ernaltzen eta kimatzen daude.

Beraien ziklo berriari hasiera ematen ari diren unean, gu kurtsoa amaitzen gaude. Udara atarian dugu eta oporrak ere bai.

 Gure neuronentzat atseden garaia da baina behar bada buru funtzionamendua guztiz moteltzea ez da guztiz aproposa, nork berak ikusi dezala zenbateraino gelditu. Norbait animatzen baldin bada ikastaroren bat egitea, hemen pasatzen dizuet aukera zabal  bat.

jueves, 22 de marzo de 2012

Ikasleak, Unibertsitatea eta Administraritza

Hezkuntza sistema osatzeko hiru faktore hauek ezinbestekoak direla garbi dago. Batak bestearen beharra du eta hiruren arteko koordinazio bidez sistema bat eraikitzen da.  Teorian oso ondo eta oso polita baina praktikan ez da berdina gertatzen. Zer edo non huts egiten du hezkuntza sistema?

 Haur Hezkuntzako gradua dela eta unibertsitateak diseinatutako  prestakuntzak ez du erantzuten administraritzak  araututako profesionalen perfilera. Guk bukatuko ditugu( edo ez) gure ikasketak, espezialitate batekin irtengo gara eta administrazioak hori ez du errekonozituko. Bien arteko ezadostasunak direla eta ikaslea erdian gauzak ulertu ezinean.

Unibertsitateak ikasketak diseinatu eta “bultzatu”(beste batzuk baztertzeko harian), ikasleak gai anitzetan prestatu eta administrazioko politikariek krisiaren izenean murrizketak bultzatu. Hori bai, zenbat eta irakasle polibalenteagoak izan gero eta hobe  sistemarentzat. Txapel batekin buru asko tapatu ditzakeelako. 

Hau da gaur egungo sistemaren errealitatea, unibertsitatearen errealitateari buruz zalantza asko ditut, gauza bat saldu eta beste produktu bat jasotzen ari naizelako.  Talde  bezala zerbait egin dezakegu? Edo bakarka joango gara?  Edo taldeko batzuk bezala pentsatu,  ni akoplaturik nago eta besteak horkonpon.  Nire aburuz, sistema aldatzeko non edo zer akats dauden detektatu, nor bera egoera kritikoan ipini, taldeari batasuna eman eta guztion indarrarekin behar bada zerbait alda daiteke. Blog honen bidez ikaskide guztiak gonbidatzen  ditut egun hauetako liskarren inguruan gogoeta bat egitea.

domingo, 4 de marzo de 2012

Hezkuntza lehen eta orain. COLAGE

Talde ariketak jarraituz, lehengo eta oraingo hezkuntzaren arteko ezberdintasunak azaldu ditugu Colage batean. Irudiak aukeratuz eta gure sorkuntza landuz, ikasle, irakasle, eduki, baliabide, metodologia eta ebaluazioan izandako aldaketak islatu nahi izan ditugu. Poster hau egiteko glogster programa erabili dugu. Honako hau da gure taldean egin dugun lana:

viernes, 17 de febrero de 2012

Hezkuntza neutrala? objektiboa?

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutrala izan gaitezke?

Hezkuntzan eta irakaskuntzan  neutralak ezin gara izan,  helburu eta edukiak definitzen diren  unetik, irispide batzuetan oinarritutako aukeraketa bat egongo da, beraz, neutrala ez da izango. Are gutxiago  hezkuntza sistema agintari politikoak, beraien interes politiko eta ekonomikoaren arabera araututako sistema baldin bada.

Ikasgai batzuk zehaztea eta beste batzuk baztertzeak, mota bateko edo besteko hezkuntza bultzatzea dakarrenez, irakaskuntza determinatu egiten du ,beraz  ez da neutrala. Irakasle bat ere, bere ikasgelan gai edo eduki batzuk lantzea proposatzen duenean , interes batzuen arabera, bere helburuak, edukiak eta prozedurak zehaztu egiten ditu. Aukeraketa bat dagoenean bideratu egiten da, neutroa ezin da izan.

Zein da neutrala eta objektibo arteko desberdintasuna?

Neutrala izango da definitu gabea edo gutxi zehaztutako objektu edo egoera bat, ez alderdi bateko ezta bestekoa ere, ez kolore batekoa ezta bestekoa ere.

  Objektiboa aldiz, egoera edo objektuaren nolakotasuna definituko digu. Egoera den bezala adieraziko du, gorria baldin bada gorria dela esango du. Irakasleak edozein gai, egoera landu dezake bere  iritzi pertsonala eta aurreiritziak nahastu gabe, edo egoeraren alderdi guztiak(salbuespenik gabe) azaltzen dituenean,  kasu horretan objektiboa dela esaten da.
 
Nire ustez, hezkuntzan eta irakaskuntzan ari dena, neutrala ezin du izan eta objektiboa izan behar du. Horrek ez du esan nahi irakasleak bere iritzia ezin duenik eman, kontrolpeko egoera  batean eta errespetuz,bere iritzia eman dezake.

Gai honen harira galdera bat datorkit, posible al da irakasle bat beti objektiboa izatea?

Hezkuntza, gizarteratzea, kultura



Klasean egin zen talde ariketan,  hezkuntza, gizarte eta kultura  hitzak, guri egokien iruditzen zitzaigun ordenan ipini  genituen, taldean ezadostasunak sortu ziren eta ondoren gelakideekin eztabaida sortu zen galdera bera,  gaizki formulatuta zegoelako.
Termino guztiak elkar erlazionaturik egotean,  nor berak bere orden “ egoki”  eta ikuspuntua defendatu zuen  eta  hori taldeko karpetan islaturik geratu da.
Ariketa honen beste alderdia bakoitzak hezkuntza, kultura eta gizarteratzearen definizioa ematea izango da , beraz nire definizioak honakoak dira:

Hezkuntza: Ikaskuntza irakaskuntza eta soziala bidez, gizakiak bere gaitasunak garatu eta ingurunearekin erlazionatuz, gizartean bizitzeko prestaketa prozesua bideratzen duen bidea  da.

Gizarteratzea: Gizakia dagokion gizartearen ( giza taldearen) kide aktiboa izateko egin behar den pausoa da .

Kultura: Gizakiak herri edo komunitate batean ikasten dituen arau, jokamolde, ezagutza zientifiko, artistiko, erlijiosoak,  etab biltzen dituen giza egitura da.

Definizio hauek orokorrak dira, eta elkarren arteko lotura aztertzeko xehetasun sakoagoetan hausnartu behar da. Hori aberasteko asmoz, hemen gehitzen dudan irrati solasaldi bat.  Eusko Jaurlaritzako immigrazio plan berriaren harira, hezkuntza sisteman dauden gizarteratze arazoak aztertzen ditu eta egungo aniztasun kulturalak eragindako egoerari buruz aritzen dira.




http://www.eitb.com/eu/audioak/osoa/830842/eusko-jaurlaritzaren-inmigrazio-plana--solasaldia/

lunes, 6 de febrero de 2012

Hezkuntza eremuak

Hezkuntzaz hitz egiten dugunean hiru eremu ezberdin mailakatzen ditugu, formala, ez formala eta informala. Haur Hezkuntzako irakasle tituludunak izanik, 0-6 urteko haurrekin arituko gara hezkuntza sistema barneko ikastetxe publiko, pribatu edo kontzertatuetan, hau da hezkuntza formalean.

Hezkuntza garapena prozesu jarraitua denez, prozesuan  eremu guztiek esku hartzen dute, nagusiki eredu batean jarduteak ez du  esan nahi beste eremuak kontuan hartu behar ez direnik, bata bestearen osagarri direla ikusten dugun unetik eremu guztietan esku hartuko dugu.

Haur Hezkuntzako etapa (0-6) hezkuntza sistema barne dagoen arren, haurrak eskolaratzea ez da derrigorrezkoa, hezkuntza sistematik kanpo ere haurrak hezi daitezke, guk gure eskola alternatibo bat sortu dezakegu, sistematik kanpo egongo litzakeena,  kasu horretan, hezkuntza formaletik kanpo arituko ginateke, hezkuntza eredu ez formalean.

Gu irakasle izatera iristen garenean, hezkuntza formalean jardutea izango da ohikoena, baina egungo egoeran hezkuntza politika nola dagoen ikusirik eta zer norabide hartzen ari den kontuan izanda, hezkuntza formaletik kanpoko aritzeko hautazko aukerak aurreikuste   ezinbestekoa  egiten zait. Ondorioz, hausnarketarako gonbitea zabaltzen dizuet irakurle guztioi.


martes, 31 de enero de 2012

blog

IKASTEN izeneko blog hau, nire ikaskuntza bidea eraikitzen joateko trena izango da.   

Haur Hezkuntza graduko lehen urtean, didaktika orokorreko ikasgaian lantrena izateaz gain, ikasten ikasteko gunea bihurtuko delakoan nago.

Eginez ikasteko aukera paregabea dela iruditzen zait eta gelakide zein edonorentzat irekia izango da.

ONGI ETORRI  gunera, bertako onena zuekin partekatzen dut  eta iruzkinak egitera  gonbidatzen zaituztet.