Páginas

viernes, 17 de febrero de 2012

Hezkuntza neutrala? objektiboa?

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutrala izan gaitezke?

Hezkuntzan eta irakaskuntzan  neutralak ezin gara izan,  helburu eta edukiak definitzen diren  unetik, irispide batzuetan oinarritutako aukeraketa bat egongo da, beraz, neutrala ez da izango. Are gutxiago  hezkuntza sistema agintari politikoak, beraien interes politiko eta ekonomikoaren arabera araututako sistema baldin bada.

Ikasgai batzuk zehaztea eta beste batzuk baztertzeak, mota bateko edo besteko hezkuntza bultzatzea dakarrenez, irakaskuntza determinatu egiten du ,beraz  ez da neutrala. Irakasle bat ere, bere ikasgelan gai edo eduki batzuk lantzea proposatzen duenean , interes batzuen arabera, bere helburuak, edukiak eta prozedurak zehaztu egiten ditu. Aukeraketa bat dagoenean bideratu egiten da, neutroa ezin da izan.

Zein da neutrala eta objektibo arteko desberdintasuna?

Neutrala izango da definitu gabea edo gutxi zehaztutako objektu edo egoera bat, ez alderdi bateko ezta bestekoa ere, ez kolore batekoa ezta bestekoa ere.

  Objektiboa aldiz, egoera edo objektuaren nolakotasuna definituko digu. Egoera den bezala adieraziko du, gorria baldin bada gorria dela esango du. Irakasleak edozein gai, egoera landu dezake bere  iritzi pertsonala eta aurreiritziak nahastu gabe, edo egoeraren alderdi guztiak(salbuespenik gabe) azaltzen dituenean,  kasu horretan objektiboa dela esaten da.
 
Nire ustez, hezkuntzan eta irakaskuntzan ari dena, neutrala ezin du izan eta objektiboa izan behar du. Horrek ez du esan nahi irakasleak bere iritzia ezin duenik eman, kontrolpeko egoera  batean eta errespetuz,bere iritzia eman dezake.

Gai honen harira galdera bat datorkit, posible al da irakasle bat beti objektiboa izatea?

No hay comentarios:

Publicar un comentario