Páginas

domingo, 3 de febrero de 2013

Sistemaren kontrola

Sistema mantentzeko pertsonen kontrola da garrantzitsuena. Asko esaten da hezkuntza aldeketa, gizarte aldaketa,,, baina dena faltsukeria edo zurikerietan ibiltzea dela ikusten dut unero. Edonok, bere norberaren eraikuntzarako armak erabiltzen hasten denean, inguruko funtzionamendu " ohikotik" irten egiten da eta egoera kontrolatu nahi duen horiek kontrola galduko duten beldurrez,pertsoneren askatasun urratsak ezeztatzeko joera du. Gizarte honetan tribu sektariotan bizi gara, kontrol baten barruan eta txotxongilo moduan erabili gaitzatela uste da.

Kidetako batek aldaketa joera edo bere jarduera heldutasun, kontzientzi,eta serio hartzen duenean, taldetik baztertua izaten saiatzen direnak asko dira, egoak moztu nahian dabiltza,askatasuna kenduz. Behar bada bakoitzak duen kontrola galtzeko beldurrak eragindako ekintzak dira. Konpetitibidate kontua ote?



miércoles, 30 de enero de 2013

ZURIKERIA

Aurreko astean  moodle eko foroan, hezkuntzan euskara eta gure irakasle eskoletako komunetan euskararen erabilera aipatu ondoren, Andu Lertxundik zurikeriaz hausnarketa egin zigun atzoko Berria atalean.

Zer garen esaten duguna eta zer garen izatez bat den ala ez galdetzen nago nire buruari,hausnarketarako gonbitea jasoa dut, benetan esaten dut sinesten dudana ala zurukeriatan nabil?

Nire burua  "guay" tzat jotzen badut ere, kontziente naiz  askotan  esana eta izanaren artean hurrunera zabala dagoela, inkontzienteki aldamenekoa epaitu eta etiketatu egiten dudala, prejuizioak hor ditut eta  horren arabera jokatzen dudala, etbar....

 Nire izaeran ere, guay hortatik benetako jokaerara saltoa ikusten dudanean, pentsamendutatik ekintzetara dagoen zubia garbitu beharko dut, lehenik  kontziente izanik eta ondoren zurikeriak alde batera utzi eta benetako garbiketa eginez nire gardentasuna aurkitzeko bilakaeran murgilduz.

lunes, 28 de enero de 2013

Berriro ere blogean

Blogean azten sarrera egin nuenetik ia urte bete pasa dela ohartu naiz,  baliabide hau guztiz abandonatua izan dut, lehen lauhilabetea  konbalidazioak alde batetik eta ikasgai gutxi bestetik, nahiko lasai ibili naiz, gainera lasaitasun horrek lanerako pereza bultzatu didanez, gauzak etorri bezala egin ditut. Oraingo lauhilabete honetan pilak jartzen hasia nagoela dirudi, sarrera honekin nire blog esnatzea bururatu zait. Ni teknologia berrietan ez naiz batere aditua baina erabiltzen hasia naizela begibiztakoa da.

Alde batetik ikastetxearen antolakuntza irakasgai bidetik moodlen foroa dugu, bertan saltzeatzea guztuko dut eta parte hartzen hasia naiz, bestetik IKT ikasgaian taldeko bloga sortu dugu, horri ere bere erabilpena eman beharko eta azkenik blog propioa. Bapatean elkar komunitzeko 3 baliabiderekin aurkitzen naiz, ez dakit nola antolatuko naizen baina garbi dut arinaiztartzen hasia naizela. Mirenen foroan arinaiztarrak naizela oroitu dit eta piska bat probokatuta sarrera hau egitea bultzatu nau. Beraz sarrera honen bidez ongi etorri guztioi, baita  nire buruari ere. Mila esker jarraitzen nauzutenei eta eskerrikasko zuen erantzunen bidez, foruan zein blogean  idaztera motibatzen didazuten guztioi.

domingo, 25 de marzo de 2012

Udarako ikastaroak


Aste bukaera honetako eguraldia gozatzerakoan udaberri bate betean gaudela ikusi dut,  mimosak loratzen lehenak izanik aspaldian daude bere edertasuna guri eskaintzen. Beste hainbat zuhaitz eta landare ernaltzen eta kimatzen daude.

Beraien ziklo berriari hasiera ematen ari diren unean, gu kurtsoa amaitzen gaude. Udara atarian dugu eta oporrak ere bai.

 Gure neuronentzat atseden garaia da baina behar bada buru funtzionamendua guztiz moteltzea ez da guztiz aproposa, nork berak ikusi dezala zenbateraino gelditu. Norbait animatzen baldin bada ikastaroren bat egitea, hemen pasatzen dizuet aukera zabal  bat.

jueves, 22 de marzo de 2012

Ikasleak, Unibertsitatea eta Administraritza

Hezkuntza sistema osatzeko hiru faktore hauek ezinbestekoak direla garbi dago. Batak bestearen beharra du eta hiruren arteko koordinazio bidez sistema bat eraikitzen da.  Teorian oso ondo eta oso polita baina praktikan ez da berdina gertatzen. Zer edo non huts egiten du hezkuntza sistema?

 Haur Hezkuntzako gradua dela eta unibertsitateak diseinatutako  prestakuntzak ez du erantzuten administraritzak  araututako profesionalen perfilera. Guk bukatuko ditugu( edo ez) gure ikasketak, espezialitate batekin irtengo gara eta administrazioak hori ez du errekonozituko. Bien arteko ezadostasunak direla eta ikaslea erdian gauzak ulertu ezinean.

Unibertsitateak ikasketak diseinatu eta “bultzatu”(beste batzuk baztertzeko harian), ikasleak gai anitzetan prestatu eta administrazioko politikariek krisiaren izenean murrizketak bultzatu. Hori bai, zenbat eta irakasle polibalenteagoak izan gero eta hobe  sistemarentzat. Txapel batekin buru asko tapatu ditzakeelako. 

Hau da gaur egungo sistemaren errealitatea, unibertsitatearen errealitateari buruz zalantza asko ditut, gauza bat saldu eta beste produktu bat jasotzen ari naizelako.  Talde  bezala zerbait egin dezakegu? Edo bakarka joango gara?  Edo taldeko batzuk bezala pentsatu,  ni akoplaturik nago eta besteak horkonpon.  Nire aburuz, sistema aldatzeko non edo zer akats dauden detektatu, nor bera egoera kritikoan ipini, taldeari batasuna eman eta guztion indarrarekin behar bada zerbait alda daiteke. Blog honen bidez ikaskide guztiak gonbidatzen  ditut egun hauetako liskarren inguruan gogoeta bat egitea.

domingo, 4 de marzo de 2012

Hezkuntza lehen eta orain. COLAGE

Talde ariketak jarraituz, lehengo eta oraingo hezkuntzaren arteko ezberdintasunak azaldu ditugu Colage batean. Irudiak aukeratuz eta gure sorkuntza landuz, ikasle, irakasle, eduki, baliabide, metodologia eta ebaluazioan izandako aldaketak islatu nahi izan ditugu. Poster hau egiteko glogster programa erabili dugu. Honako hau da gure taldean egin dugun lana:

viernes, 17 de febrero de 2012

Hezkuntza neutrala? objektiboa?

Hezkuntzan eta irakaskuntzan neutrala izan gaitezke?

Hezkuntzan eta irakaskuntzan  neutralak ezin gara izan,  helburu eta edukiak definitzen diren  unetik, irispide batzuetan oinarritutako aukeraketa bat egongo da, beraz, neutrala ez da izango. Are gutxiago  hezkuntza sistema agintari politikoak, beraien interes politiko eta ekonomikoaren arabera araututako sistema baldin bada.

Ikasgai batzuk zehaztea eta beste batzuk baztertzeak, mota bateko edo besteko hezkuntza bultzatzea dakarrenez, irakaskuntza determinatu egiten du ,beraz  ez da neutrala. Irakasle bat ere, bere ikasgelan gai edo eduki batzuk lantzea proposatzen duenean , interes batzuen arabera, bere helburuak, edukiak eta prozedurak zehaztu egiten ditu. Aukeraketa bat dagoenean bideratu egiten da, neutroa ezin da izan.

Zein da neutrala eta objektibo arteko desberdintasuna?

Neutrala izango da definitu gabea edo gutxi zehaztutako objektu edo egoera bat, ez alderdi bateko ezta bestekoa ere, ez kolore batekoa ezta bestekoa ere.

  Objektiboa aldiz, egoera edo objektuaren nolakotasuna definituko digu. Egoera den bezala adieraziko du, gorria baldin bada gorria dela esango du. Irakasleak edozein gai, egoera landu dezake bere  iritzi pertsonala eta aurreiritziak nahastu gabe, edo egoeraren alderdi guztiak(salbuespenik gabe) azaltzen dituenean,  kasu horretan objektiboa dela esaten da.
 
Nire ustez, hezkuntzan eta irakaskuntzan ari dena, neutrala ezin du izan eta objektiboa izan behar du. Horrek ez du esan nahi irakasleak bere iritzia ezin duenik eman, kontrolpeko egoera  batean eta errespetuz,bere iritzia eman dezake.

Gai honen harira galdera bat datorkit, posible al da irakasle bat beti objektiboa izatea?