Páginas

lunes, 28 de enero de 2013

Berriro ere blogean

Blogean azten sarrera egin nuenetik ia urte bete pasa dela ohartu naiz,  baliabide hau guztiz abandonatua izan dut, lehen lauhilabetea  konbalidazioak alde batetik eta ikasgai gutxi bestetik, nahiko lasai ibili naiz, gainera lasaitasun horrek lanerako pereza bultzatu didanez, gauzak etorri bezala egin ditut. Oraingo lauhilabete honetan pilak jartzen hasia nagoela dirudi, sarrera honekin nire blog esnatzea bururatu zait. Ni teknologia berrietan ez naiz batere aditua baina erabiltzen hasia naizela begibiztakoa da.

Alde batetik ikastetxearen antolakuntza irakasgai bidetik moodlen foroa dugu, bertan saltzeatzea guztuko dut eta parte hartzen hasia naiz, bestetik IKT ikasgaian taldeko bloga sortu dugu, horri ere bere erabilpena eman beharko eta azkenik blog propioa. Bapatean elkar komunitzeko 3 baliabiderekin aurkitzen naiz, ez dakit nola antolatuko naizen baina garbi dut arinaiztartzen hasia naizela. Mirenen foroan arinaiztarrak naizela oroitu dit eta piska bat probokatuta sarrera hau egitea bultzatu nau. Beraz sarrera honen bidez ongi etorri guztioi, baita  nire buruari ere. Mila esker jarraitzen nauzutenei eta eskerrikasko zuen erantzunen bidez, foruan zein blogean  idaztera motibatzen didazuten guztioi.

2 comentarios:

  1. Eskerrak zuri, Aitzpea! Zeinen ondo, gustura jarraituko ditut zuk esango dituzunak, beti bezala. Eta egia da, horrenbeste komunikatzeko baliabide izanda ez dakit nola moldatuko ote garen. Agian bat har dezakegu nagusi bezala, eta besteetan kontatzen duguna horri erreferentzia eginez zabaldu (adibide zehatz bat jartze arren: blog pertsonalean sarrera bat idatzi, eta Moodle-eko foroan sarrera horri esteka bidali; horrela ez dugu gauza bera bitan idatzi behar). Zuri beste modurik bururatzen al zaizu?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Arrazoi duzu, foruan komentario txikiak egin daitezke, bloga sakonago ikusten dut, ala eta guztiz sartu daiteken informazio guztiarekin baliabide guztietarako badago, gauza da egin egin behar dela. Nire arinaiztarra esnatzen hasi baldin bada ere, bultzadatxo bat eman beharrean nago eta berriro ere eskerrikasko inpulso horretan parte hartzeagaitik.



      Eliminar