Páginas

jueves, 22 de marzo de 2012

Ikasleak, Unibertsitatea eta Administraritza

Hezkuntza sistema osatzeko hiru faktore hauek ezinbestekoak direla garbi dago. Batak bestearen beharra du eta hiruren arteko koordinazio bidez sistema bat eraikitzen da.  Teorian oso ondo eta oso polita baina praktikan ez da berdina gertatzen. Zer edo non huts egiten du hezkuntza sistema?

 Haur Hezkuntzako gradua dela eta unibertsitateak diseinatutako  prestakuntzak ez du erantzuten administraritzak  araututako profesionalen perfilera. Guk bukatuko ditugu( edo ez) gure ikasketak, espezialitate batekin irtengo gara eta administrazioak hori ez du errekonozituko. Bien arteko ezadostasunak direla eta ikaslea erdian gauzak ulertu ezinean.

Unibertsitateak ikasketak diseinatu eta “bultzatu”(beste batzuk baztertzeko harian), ikasleak gai anitzetan prestatu eta administrazioko politikariek krisiaren izenean murrizketak bultzatu. Hori bai, zenbat eta irakasle polibalenteagoak izan gero eta hobe  sistemarentzat. Txapel batekin buru asko tapatu ditzakeelako. 

Hau da gaur egungo sistemaren errealitatea, unibertsitatearen errealitateari buruz zalantza asko ditut, gauza bat saldu eta beste produktu bat jasotzen ari naizelako.  Talde  bezala zerbait egin dezakegu? Edo bakarka joango gara?  Edo taldeko batzuk bezala pentsatu,  ni akoplaturik nago eta besteak horkonpon.  Nire aburuz, sistema aldatzeko non edo zer akats dauden detektatu, nor bera egoera kritikoan ipini, taldeari batasuna eman eta guztion indarrarekin behar bada zerbait alda daiteke. Blog honen bidez ikaskide guztiak gonbidatzen  ditut egun hauetako liskarren inguruan gogoeta bat egitea.

1 comentario: